Barkatu kontraesana, baina hala da. Zinema7ko txoko guztiek dekoratuak ematen dute, baina ez dira dekoratuak. Altzariak, mahaiak eta aulkiak benetakoak dira. Botilak benetakoak dira.
Gure lankide jator eta atseginak ere benetakoak dira. Baina egia da bizkor eta erraz bihurtu litezkeela edozein filmetako dekoratu.
Zinemako klasikoz betetako karta: Vodka Martiniak edo Martini klasikoak, White Russianak edo White Angelak, Manhattanak, Old Fashionedak, edo Shirley Temple laño bat. Guztiak nazioarteko aintzatespena eta cocktailgintzako sari ugari jaso dituen gure barman Patxi Troitiñoren eskutik.
Informazio gehiagoEgundoko liburuak, zuzendari eta filmei buruzkoak. Arrakasta handien oinarri izan diren liburuak. Filma baina hobea diren liburuak eta, tira, pantaila handira eraman zitzaten zortea izan zuten beste liburu batzuk. Gelara eraman ahalko dituzun liburu eta DVDak. Galdetu harreran.
Jan, edan, maitatu. Ang Lee ikaragarri gustuko dugu, baina euskaldunak gara. Baina jatea eta edatea, behintzat, oso serio hartzen ditugu. Etorri eta gozatu gure eguneko menuarekin, gure pintxoekin edo gure sasoiko kartarekin. Ez galdu gure bodegako aldian behingo berritasunak.
Erreserba eginLanerako leku lasai eta atseginak ditugu, aisiaren eta negozioen alderdi onenak konbinatu ahal izan ditzazun. Erabat ekipatutako aretoak ere baditugu, No Doktoreak beharko lukeen pribatutasun guztiarekin egin ahal izan ditzazun bilerak, nahiz eta, sentitzen dugun arren, ezin den katu edo maskotarik ekarri, gure bezeroengan alergiak saihesteko.
+ info