Jarrai gaitzazu

Youtube Zinema7 Facebook Zinema7 Instagram Zinema7 Twitter Zinema7 Tripadvisor Zinema7 Lasala Plaza Hotel

Jarrai gaitzazu

Youtube Zinema7 Facebook Zinema7 Instagram Zinema7 Twitter Zinema7 Tripadvisor Zinema7
Erreserbatu
Itxi



“Yo nací anoche, cuando le conocí a usted. No tengo pasado, sólo futuro.”

— Glenn Ford en Gilda, 1946






Abantailekin

Preziorik onena

Late checkout (doan)

Gosaria preziorik onenean

Garajea

Un hotel de cine

Zinema7 son historias en blanco y negro, a color…

Kanpoaldea, egunez. Eguzki-izpiek laino batzuk zeharkatzen dituzte. Donostiako plano orokorra; bertan, Urumea ibaia lasai ikusten dugu bihurka doala. Panoramika txiki batekin, lehen planoan, Amara auzoa geratzen da, berde eta lasai; eta, atzean, ez oso urrun, Parte Zahar zalapartatsua, itsasoa eta Kontxa. 

Plano ertaina, pixka bat baxua. Auto bat iristen da. Gelditu egiten da. Kopilotuaren eta gidariaren ateak ireki egiten dira. Bi gorputz autotik jaisten dira. Protagonisten aurpegiranzko panoramika. Irribarre egiten dute. Eraikinaren fatxadaren kontraplanoa; horretan, Hotel Zinema7 errotulua ikus dezakegu. 

Donostiako zinema handiena izan zenaren zimenduen gainean sortua, Zinema7 Hotela donostiarrek zinemarekiko duten grinaren isla da. Sekulako hotela da eta horretako suite bakoitzean, logela bakoitzean eta txoko bakoitzean Zinemalditik, gure Nazioarteko Zinema Jaialditik, igarotako izarrei omenaldia egiten zaie. 

Amara auzo lasaian dago, berdegunez inguratuta, eta Katedraletik, Kontxatik, Alde Zaharretik edo, ibaiari jarraituz, Kursaaletik paseo labur batera. Paseo horretan, xehetasunei arreta jarriz eginez gero, Donostia autentikoena deskubrituko duzu.

Zinema7 Hotela, egundoko hotela.

Hitchcock Suite

Hitchcocken omenezko zerbait egiten duzunean, badakizu handia izan behar duela. Oso handia. Suite hau bezalakoa.

Erreserbatu

Superior

Logela honetan, gure Catherine maitea egunez nahiz gauez egongo litzateke eder.

Erreserbatu

Zinema7 bi ohekoa

Bizidunak errespetatzeko, «ez molestatu» oharra errespetatzen dugu. Hildakoak errespetatzeko, edaritegia duzue.

Erreserbatu

Zinema7 Ohe bikoitzekoa

Ez, Orson, ez dugu hirugarren gizon batentzako tokirik. Handi ikusten baduzu ere, hau bikoitza da.

Erreserbatu

Familientzako logela

Bai, Addams Jauna, 5 pertsona baino ez dira kabitzen; beraz, aukeratu egin behar duzu: amona ala osaba fester. Derrigorrean. Ez, «gauza» ez dugu kontuan hartzen. Eskerrik asko zuri, Addams Jauna.

Erreserbatu

Travolta (egokitua)

Gure logela egokituan oso independentea izango zara, gure adiskide johnen ibilbidea bezalaxe, larunbat gau batean hasi eta aingeru izatea bururatu zitzaionean ia amaitu baitzuen.

Erabilgarritasuna kontsultatu

Banakoa

Banakoa? Chicori jauregi bat irudituko litzaioke! Bide batez, norbaitek bi arrautza egosi eskatu al ditu? 

Erreserbatu

No me cuentes películas ¡llévame de viaje 2 DÍAS! ¿Vienes?

Incluye: 2 noches, desayuno buffet  y parking gratis para 2, 3, 4 o 5 personas. ¡Desde 200€!

+ info

Zure egonaldia filmen moduko esperientzia izateko behar duzun guztia.


Logelan gosaltzeko zerbitzua

Garbitegi zerbitzua

Fitness aretoa

Liburu eta pelikulen mailegu zerbitzua

Garajea

Estreinaldi batera iristen den izarren moduan senti zaitezen nahi dugu, alfonbra gorriarekin eta merezi dituzun arreta eta zerbitzu guztiekin, bereziki zuretzat pentsatuak. Hori bai, abantaila batekin: ez duzu argazkilari gogaikarririk izango atean irteten zaren bakoitzean.

Izar handiak beti gure Zinemalditik igarotzearen arrazoietako bat gastronomia delako susmoa dugu. Susmoa edo, seguruenik, ziurtasuna.

Gure Bistroteka hiriko kultura gastronomikoaren parte da. Sukaldaritza tradizionala, Íñigo Palma sukaldariak berrinterpretatua. Sasoiko produktuak, mimoz eta maitasunez tratatuta, merkatutik iristen denaren arabera aldatzen diren menuak eta etxeko marka bihurtu diren plater bereziak. 

Erreserbatu mahaia

Ongi etorri Zinema7ra. Hotela da, egia, baina izarrez betetako hotela.

Instagram
Instagram
Instagram
Instagram