Zineman inspiratutako hotel bat baino gehiago gara: planetarekiko konpromiso bat gara

Ongi etorri Zinema7 hotelera

Zinema7 hotelean, gure ingurumen-inpaktua gutxitzeko protokoloak ezarri ditugu. Energia eta ura kontserbatzeko teknologiak aplikatzen ditugu, eta hobekuntzak egiten ditugu egunero, gure ingurunea zaintzeko.

Zinema7 hotelean, zinema eta gure planetarekiko errespetua harmonian bizi dira. Gurean zaudela, oroitzapenak sortzeaz gain, gure planeta zaintzen lagunduko duzu.

Bizi ezazu etorkizun jasangarriago baterako film hau.

Zaindu dezagun elkarrekin ingurumena

Zinema7 hotelean eta Zinema7 Bistrotekan, gertuko produktuen kontsumoa lehenesten dugu. Gure sukaldaritza-eskaintzak gertuko ekoizleak babesten ditu, eta ekoizle txikiei erostea sustatzen dugu.


  • Hondakin organikoen kudeaketa

  • Check-inaren digitalizazioa

  • Birziklatzeko edukiontziak

  • Toallak eta ohe-arropa eskatuz gero aldatzea

  • Aire girotuaren kontrola eta monitorizazioa

  • Dosifikagailuak, banako amenitityen ordez

  • Plastikorik ez erabiltzea

  • Energia berriztagarria kontratatuta

Hondakina

· Hondakin organikoa gaika biltzea.

· Olio erabiliaren zirkulartasunean laguntzen dugu, Ekogras enpresarekin.

· Kafearen zirkulartasunean laguntzen dugu, Nespressoren jasangarritasun-programarekin.

· Monodosirik ez erabiltzea gosarietan.

· Erabilera bakarreko amenitityrik ez erabiltzea: dosifikagailuak, banako ontzien ordez, hoteleko logeletan.

· Beira itzulgarrizko ur-botilak, plastikozkoen ordez.

· Digitalizazioa, paperaren ordez: online check-ina egin daiteke Civitfunen integrazioarekin.

Kudeaketa eta erosketak

· Gure erosketa-politikan zorrozki betetzen dugu jasangarritasun-irizpidea kontsumo-partida nagusietan.

Komunitatea

· Birziklatzeko edukiontzi gehiago hoteleko hainbat puntutan.

· Km0 produktuen kontsumoa lehenestea.

· Sobera gelditutako elikagaiak lantaldeari jaten emateko baliatzen dira, janaririk ez dezagun alferrik bota.

Ur-kontsumoa

· Jantokian ur-pitxerrak erabiltzeko aukera.

· Ur-dosifikagailuak, ontziratutako uraren ordez, gosarietan.

· Uraren emaria murrizteko gailuak dauzkagu logela guztietan. 

· Komun guztietan sakagailu bikoitza daukagu jarrita, emari handiagoa edo txikiagoa eragiteko.

· Toalla-aldaketa ostalariak hala nahi badu egiteko oharrak dauzkagu logela guztietan.

Energia-kontsumoa

· Denok erabiltzeko guneetako aire girotuaren tenperatura 22 ºC-tara mugatzen dugu (gutxi gorabehera 2 ºC gora edo behera).

· Energia berriztagarri kontratatuta erabiltzen dugu.

· Eguzki-plakak instalatzen ari gara.