Ohe bikoitzeko eta bi oheko logelen arteko elkarketa, bainugela independenteekin eta hall txiki baten bidez konektatuta. Gehienez 5 gonbidatu onartzen dituzte (gehienez 4 heldu). Oso ugariak ez diren familientzako (sentitzen dugu, Addams jauna) edo taldeetarako ezin hobeak.
ErreserbatuPreziorik onenean eta abantailekin
Argi utzi nahi dugu: familientzako geletako leihoek hegan egitera kilikatuko zaituzten arren, Peter Panek, Kanpaitxok eta Haur Galduek baino ez dute hegan egiteko baimena. Gainerakook bistez eta izarren argiaz gozatzearekin konformatu beharko dugu, baina hori ez da gutxi.
Bezeroekin zuzeneko harremana izatea gustatzen zaigu, hau da, aurrez aurre hitz egitea, gidoirik gabe. Gure euskal izaeragatik izango da agian. Horregatik, gure webgunearen bidez kontratatzen gaituzten bezeroak bereziki ongi tratatzea gustatzen zaigu, ahal den neurrian.