Abantailekin

Preziorik onena

Late Checkout Doan (Eskuragarritasunaren arabera)

Gosaria preziorik onenean

Garajea (eskuragarritasunaren arabera)

Espazioak

Ez da dekoratu bat, dekoratua izan arren

Barkatu kontraesana, baina hala da. Zinema7ko txoko guztiek dekoratuak ematen dute, baina ez dira dekoratuak. Altzariak, mahaiak eta aulkiak benetakoak dira. Botilak benetakoak dira. 
 

Gure lankide jator eta atseginak ere benetakoak dira. Baina egia da bizkor eta erraz bihurtu litezkeela edozein filmetako dekoratu.

Liburutegia. Apalategia berrikusi, deigarria egiten zaizun zerbait aurkitu eta besaulki batean esertzea plazera da. Are gehiago, egun guztian Donostian zehar ibili ostean.

Egundoko liburuak, zuzendari eta filmei buruzkoak. Arrakasta handien oinarri izan diren liburuak. Filma baina hobea diren liburuak eta, tira, pantaila handira eraman zitzaten zortea izan zuten beste liburu batzuk. Gelara eraman ahalko dituzun liburu eta DVDak. Galdetu harreran.

Bistroteka. Izar handiak beti gure Zinemalditik igarotzearen arrazoietako bat gastronomia delako susmoa dugu. Susmoa edo, seguruenik, ziurtasuna.

Jan, edan, maitatu. Ang Lee ikaragarri gustuko dugu, baina euskaldunak gara. Baina jatea eta edatea, behintzat, oso serio hartzen ditugu. Etorri eta gozatu gure karta edo gure pintxoekin. Ez galdu gure bodegako aldian behingo berritasunak.

+ info

Bilera eta ekitaldietarako aretoak. Dena ez dira izango gala-jantziak eta akzioa; lan handia dago produkzio baten atzean. Eta nork egiten du lan hori? Zu eta gu bezalako pertsonek.

Lanerako leku lasai eta atseginak ditugu, aisiaren eta negozioen alderdi onenak konbinatu ahal izan ditzazun. Erabat ekipatutako aretoak ere baditugu, No Doktoreak beharko lukeen pribatutasun guztiarekin egin ahal izan ditzazun bilerak, nahiz eta, sentitzen dugun arren, ezin den katu edo maskotarik ekarri, gure bezeroengan alergiak saihesteko. 

+ info