Izan ere, gure asmoa da, Zinema7 hotelera iristen zaretenean, alfonbra gorria zapaltzeko une zoragarria izan dezazuela eta Zinemaldiko Urrezko maskorraren irabazleak senti zaiteztela.
Egiten duguna eta nola egiten dugun asko atsegin dugulako, familia bidaiariei arreta emateko protokolo oso-oso bat prestatu dugu.
Aurrera, ongi etorri.
----
* 13 urtetik beherakoak dira umeak.
Esaguzu aurretik zer behar duzun, eta zuen logela zuen etxe bihurtuko dugu
Preziorik onenean eta abantailekin
Ohe bikoitzeko eta bi oheko logelen arteko elkarketa, bainugela independenteekin eta hall txiki baten bidez konektatuta. Gehienez 5 gonbidatu onartzen dituzte (gehienez 4 heldu). Oso ugariak ez diren familientzako (sentitzen dugu, Addams jauna) edo taldeetarako ezin hobeak.
ErreserbatuPreziorik onenean eta abantailekin
Argi utzi nahi dugu: familientzako geletako leihoek hegan egitera kilikatuko zaituzten arren, Peter Panek, Kanpaitxok eta Haur Galduek baino ez dute hegan egiteko baimena. Gainerakook bistez eta izarren argiaz gozatzearekin konformatu beharko dugu, baina hori ez da gutxi.
Arantxa, Espainia. 100%.
"Erabat gomendagarria: logelek erosoak izateko behar den guztia daukate, eta langileak oso atseginak dira.
Dena bikaina da: logelak eta gainerako instalazioak. Gainera, dekorazioa oso zainduta dago eta originala da. Familientzako logelen aukera zoragarria da: bi logela dira, bakoitza bere bainugelarekin, eta korridoretik bereizita dagoen hall txiki batek lotzen ditu. Oso aukera baliagarria da zure seme-alabak txiki-txikiak ez badira, baina oraindik urrutiko gela batean bakarrik egon ez badaitezke. Jatetxeko pintxoak goxo-goxoak dira. Dasta ezazue behi-masailarena, mesedez!"
Lisa, Erresuma Batua. 90%.
”Hotel ederra.
Garbia, modernoa eta atsegina. Zure egonaldirako, leku zoragarria. ”
Mª Elena, Espainia. 100%.
"Familientzako logelaren garbitasuna, erosotasuna eta neurria.
Nola tratatzen zaituzten. Buffet-gosariko mutila, bereziki, adi-adi zegoen denetarik izan genezan, batez ere, nire seme-alabek. Erabat gomendagarria."
F. Zueras, Espainia. 100%.
“Asko gustatu zitzaigun hotela.
Familientzako logela oso zabala da eta bainugela handi bat du. Hirigunera berehala iristen zara. Hurrengoan errepikatuko dugu.“