Hitchcocken omenezko zerbait egiten duzunean, badakizu handia izan behar duela. Oso handia. Suite hau bezalakoa.
Kanpoaldea, egunez. Eguzki-izpiek laino batzuk zeharkatzen dituzte. Donostiako plano orokorra; bertan, Urumea ibaia lasai ikusten dugu bihurka doala. Panoramika txiki batekin, lehen planoan, Amara auzoa geratzen da, berde eta lasai; eta, atzean, ez oso urrun, Parte Zahar zalapartatsua, itsasoa eta Kontxa.
Plano ertaina, pixka bat baxua. Auto bat iristen da. Gelditu egiten da. Kopilotuaren eta gidariaren ateak ireki egiten dira. Bi gorputz autotik jaisten dira. Protagonisten aurpegiranzko panoramika. Irribarre egiten dute. Eraikinaren fatxadaren kontraplanoa; horretan, Hotel Zinema7 errotulua ikus dezakegu.
Donostiako zinema handiena izan zenaren zimenduen gainean sortua, Zinema7 Hotela donostiarrek zinemarekiko duten grinaren isla da. Sekulako hotela da eta horretako suite bakoitzean, logela bakoitzean eta txoko bakoitzean Zinemalditik, gure Nazioarteko Zinema Jaialditik, igarotako izarrei omenaldia egiten zaie.
Amara auzo lasaian dago, berdegunez inguratuta, eta Katedraletik, Kontxatik, Alde Zaharretik edo, ibaiari jarraituz, Kursaaletik paseo labur batera. Paseo horretan, xehetasunei arreta jarriz eginez gero, Donostia autentikoena deskubrituko duzu.
Zinema7 Hotela, egundoko hotela.
Hitchcocken omenezko zerbait egiten duzunean, badakizu handia izan behar duela. Oso handia. Suite hau bezalakoa.
Logela honetan, gure Catherine maitea egunez nahiz gauez egongo litzateke eder.
Bai, Addams Jauna, 5 pertsona baino ez dira kabitzen; beraz, aukeratu egin behar duzu: amona ala osaba fester. Derrigorrean. Ez, «gauza» ez dugu kontuan hartzen. Eskerrik asko zuri, Addams Jauna.
Ez, Orson, ez dugu hirugarren gizon batentzako tokirik. Handi ikusten baduzu ere, hau bikoitza da.
Egin amets eta esnatzen zarenean disfrutatu zuretzako ditugun zerbitzu guztiez: atseden hartzeko eta lan egiteko espazio eroso bat, queen size ohea, abiadura handiko wifia, telebista eta DVD-irakurgailua, kutxa gotorra eta edaritegia.
Bizidunak errespetatzeko, «ez molestatu» oharra errespetatzen dugu. Hildakoak errespetatzeko, edaritegia duzue.
Gure logela egokituan oso independentea izango zara, gure adiskide johnen ibilbidea bezalaxe, larunbat gau batean hasi eta aingeru izatea bururatu zitzaionean ia amaitu baitzuen.
Estreinaldi batera iristen den izarren moduan senti zaitezen nahi dugu, alfonbra gorriarekin eta merezi dituzun arreta eta zerbitzu guztiekin, bereziki zuretzat pentsatuak. Hori bai, abantaila batekin: ez duzu argazkilari gogaikarririk izango atean irteten zaren bakoitzean.